nafarroa martxa.jpg

ETXERAT (2021-IX-27), Datorren asteazkena, irailak 29, Nafarroa oinez zeharkatuko duen ibilaldia hasiko da Lesakan eta lau egun beranduago, urriaren 2an, Iruñean bukatu. Ibilaldiak mugimendua adieraziko du, herri bat martxan irudikatuz, euskal presoen etxeratzearen, elkarbizitzaren eta bakearen aldeko mugimendua.

Etxerat Elkartetik bat egiten dugu Sarek Nafarroa Garaian abiatuko duen martxa honekin, elkarbizitza eta bakea eraikitzearen bidean, preso, iheslari eta deportaturik gabeko gizarterantz abiatzeko unea delako.

352 km izanen dituen ibilbide bat izango da eta guztira 74 errelebo izanen dira. Ibilbidean herri hauek zerkatuko dira: Lesaka, Igantzi, Sunbilla, Doneztebe, Urrotz, Beintza-Labaien, Saldias, Ola, Orokieta, Jauntsaras, Latasa, Irurtzun, Satrustegi, Ihabar, Irañeta, Uharte Arakil, Arruazu, Lakuntza, Arbizu, Etxarri, Lizarraga, Abarzuza, Lizarra, Arellano, Lodosa, Karkar, Lerin, Larraga, Tafalla, Tiebas, Ezperun, Agoitz, Lakabe, Garralda, Zubiri, Larrasoaña, Ilurdiotz, Atarrabia, Burlata, Txantrea, Alde Zaharra, Donibane, Errotxapea, Berriozar.