"Sakabanaketa amaitzear, baimenen blokeoa dator"; erreportaia "Argia"n

ETXERAT (2022-X-6). "Euskal gizarteak hamaika moldez aldarrikatu du sakabanaketaren amaiera eta, sinistea kostatzen bada ere, kapitulu hori ixtear da. Eta orain zer? Ondorengo lerroetan saiatu gara azaltzen aurrera begira geratzen den panorama". Xabier Letonak "Argia"n idatzitako erreportaia.

"Euskal gatazkak azken 60 urteetan utzi duen atal mingarrienetakoa da presoena. Denbora horretan 5.000 presotik gora egon dira Espainiako eta Frantziako estatuetako espetxeetan. Gaur egun ez dira 200era iristen, eta gehienak Euskal Herriko edo gertuko espetxeetan daude. Euskal gizarteak hamaika moldez aldarrikatu du sakabanaketaren amaiera eta, sinistea kostatzen bada ere, kapitulu hori ixtear da. Eta orain zer? Ondorengo lerroetan saiatu gara azaltzen aurrera begira geratzen den panorama".

Hemen duzue Xabier Letonak "Argia"n idatzitakoa   https://www.argia.eus/argia-astekaria/2795/euskal-preso-politikoak