ETXERAT (2018-XI-27). Etxerat Elkarteak bat egiten du datorren ostegunean, azaroak 29, Sara Fernandez-en omenez Iruñeako Alde Zaharrean burutuko den omenaldiarekin eta parte hartuko dugu ere, datorren abenduaren 6an Barañainen, Karmele Solaguren omenez antolatuko den ekitaldiarekin. Bide batez, senide eta lagunei deialdia zabaldu nahi diegu oraingo honetan, antolatutako ekitaldietan parte hartzeko.

Sararen kasuan, 13:00etan manifestazioa burutuko da Baratxurien plazatik abiatuta eta ondoren, Aldapa kalean, omenaldia aurreikusten da. Karmeleren oroimenez, 12.00etan hasiko da oroimen ekitaldia, Karmeleren monolitoan.

Duela 15 urte Sara Fernandez Esparza, iruindarra eta preso baten senidea, trafiko istripu batean hil zen, Aranda de Dueron, espetxera bidean. Karmele Solaguren Goikoetxea, Barañaingo bizilaguna, 2004ko abenduaren 6ean Madrilgo Alcala Meco espetxera bidean, semea ikustera zijoala, auto batek harrapatuta hil zen eta bere senarra larri zauritua suertatu zen.

400 inguru kotxe istripu pairatu ditugu euskal preso politikoen senide eta lagunek eta hori salatu nahi dugu gaur ere. Urrunketak 16 hildako eragin ditu, aitortuak izan ez diren 16 biktima. Sakabanaketa eta urrunketaren ondorioz hildakoen senide eta lagunen ondoan eta haien aitortzaren alde lanean egon da eta egongo da beti Etxerat.

Testuinguru honetan, oso positiboki baloratzen dugu Sara Fernandez dispertsioaren biktima gisa aitortu izana Iruñeko Udaletxean. Dispertsio politikak eragin dituen 16 heriotza biktimen memoria eta aitortza aldarrikatzen dugu, haiek toki eta egoera horietan egotera behartu zituzten salbuespenak dispertsioak eragin baitzituen. Sufrimenduarekin behingoz amaitzeko bermea izan behar dute aitortza hoiek, gertatutakoa inoiz gehiago ez errepikatzeko.

sara.jpg

karmele.jpg