ETXERAT (28-XI-2019). Bihar, azaroaren 29an, Sara Fernandez-en omenez Iruñeako Alde Zaharrean burutuko den omenaldian parte hartuko dugu, eta bereziki, senide eta lagunei deialdia zabaldu nahi diegu parte hartzeko.

13:00etan manifestazioa burutuko da Baratxurien plazatik abiatuta, eta ondoren, Aldapa kalean, omenaldia aurreikusten da.

Duela 16 urte Sara Fernandez Esparza iruindarra trafiko istripu batean hil zen, Aranda de Dueron, espetxera bidean, lagun bat bisitatzera zijoala. 

Azkenengo 30 urtetan dispertsioak eta urrunketak 16 hildako eragin ditu, aitortuak izan ez diren 16 biktima. Sakabanaketa eta urrunketaren ondorioz hildakoen senide eta lagunen ondoan eta haien aitortzaren alde lanean egon da eta egongo da beti Etxerat. Sara Fernandez dispertsioaren biktima gisa aitortu zuen igaz Iruñeko Udalak eta aurrerapauso garrantzitsua izan zen, dudarik gabe. Dispertsioak eragindako hildako biktimen aitortzak, dispertsioaren bukaera ekarri behar baitu.

sara.jpg