ETXERAT (2019-X-31). Usurbilgo Udalbatzarrak Olatz Lasagabaster eta Patxi Uranga euskal presoen eta batez ere, urtarrilean hiru urte egitean gurasoengandik bananduko duten euren alaba Xuaren egoera kontuan hartuta, mozio hau onartu du EH Bildu, EAJ eta PSEren babesarekin. Bide batez, mozioa onartu du baita ere Orioko Udalbatzarrak EH Bildu, EAJ, PSE eta Orainen bozkekin.

Dagokien autoritateei eskatzea behar dituzten neurriak har ditzatela, legedia kontuan hartuz ahal bezainbeste bermatzeko adin txikikoa eta bere gurasoen arteko harremana, zaintza eta gertutasuna; familiaren batasuna eurek sustraituta dauden inguruen sozialean lagunduz eta adin txikikoaren interes gorena babestuz.

xua.jpg