ETXERAT (2022-X-29). 3.600 (3.616) pertsonatik gora mobilizatu ziren atzo herri eta auzoetan, Sarek eta Etxeratek deituta, hileko azken ostiralean deitzen diren mobilizazioen baitan eta mezu argi bat helarazteko; euskal preso, iheslari eta deportatu guztiek etxera itzultzeko prozesua egin ahal izan dezaten.

78 herri eta hirietan egindako mobilizazioen berri jaso dugu. Beste herri batzuetan elkarrateratzeak izan dira, baina ez dugu haien informaziorik jaso.

Hau da udalerrien zerrenda (jakin badakigu baten bat falta dela zerrenda honetan) eta atzoko mobilizazioetan parte hartu zuten pertsonen kopurua:

Zarautz 85 lagun; Astigarraga 23; Zestoa 26; Mendaro 9; Algorta 50; Lasarte-Oria 54; Zeberio 34; Leioa 42; Laudio 23; Erandio 43; Zuia 36; Orozko 25; Ea 34; Zumaia 53; Sopela 35; Goizueta 32; Berriozar 33; Markina-Xemein 45; Itzubaltzeta-Romo 44; Usurbil 64; Durango 54; Arbizu 28; Aulestia 47; Tolosa 50; Anoeta 21; Sopuerta 23; Gernika 56; Ermua 36; Ugao 45; Legorreta 27; Etxarri-Aranatz 76; Iruñea 63; Legazpi 10; Irurtzun 22; Ataun 22; Bermeo 35; Deba 39; Larrabetzu 71; Elgoibar 34; Portugalete 34; CAF Beasain 8; Beasain 28; Villabona 84; Oñati 67; Muskiz 15; Alegia 15; Bergara 35; Arrigorriaga 25; Antzuola 24; Aretxabaleta 55; Berastegi 14; Segura 23; Hendaia 25; Berango 11; Lekunberri 14; Ordizia 70; Abadiño 40; Bilbo 150; Gasteiz 400; Oiartzun 56; Donostia 67; Betelu 18; Lizartza 47; Hernani 115; Bakio 27; Amurrio 55; Zumarraga 56; Ibarra 38; Arrasate 100; Pasai Donibane 50; Irun 30; Urduliz 10; Basauri 24; Areso 12; Eibar 55, Otxandio 52, Ondarroa 100.