70 preso politikoren senide baino gehiago deituak izan dira deklaratzear Guardia Zibilaren Intxaurrondoko eta La Salveko polizietxetara, urtarrilean emandako abokatuen aurkako baita defentsa juridikoaren aurkako operatiboarekin lotuta.

Hiritarrez jantzitako Institutu armatuko Polizia-agenteek eman dizkiote senideei zitazioak, beraien etxeetan zuzenean aurkezten, zenbait kasutan gaua zenean ere. Une honetan ere zitazio hauek iristen jarraitzen ari dira, beraz, senide kopuru hori handituko dela aurreikusten dugu.

Etxerat elkarteak defentsa juridikoaren eskubidearen aurkako kanpaina ozen salatu nahi du, non senideak maniobra horren aurka aurrean kokatu nahi dituen. Modu berean, senide horiei guztiei, gure babes eta elkartasun guztia helarazi nahi die Etxeratek, Guardia Zibilaren presentziak beraiengan sortu dezakeen kezka eta larritasunaren kontziente izanik. Aldi berean beraiei laguntzeko prestutasuna agertzen du senideen elkarte honek.

Honetaz guztiaz sakonago mintzatzeko eta informazio osatuagoarekin balorazioa egiteko Etxeratek prentsaurrekoa deituko du laster.