• Etxeratek bat egiten du Donostian larriki eri dauden presoen eskubideen alde abuztuaren 9rako deituriko mobilizazioarekin


Etxerat elkarteak abuzutuaren 9an Donostian, larriki gaixo dauden euskal preso politikoen eskubideen alde, Donostian burutuko den manifestaldiarekin bat egin nahi du.

Larriki gaixo dauden 11 euskal preso politikoen egoera oso grabea eta, egunero, okerrera egiten du. Euskal preso politikoek pairatzen duten eskubide urraketa etengabekoa da baina, larriki gaixo dauden preso hauekin egiten ari direna basatia, krudela, da.

Preso hauek kalean beharko lukete; larriki gaixorik daudelako. Kalean, aske, beharrezkoak dituzten tratamenduak behar bezala hartu ahal izateko. Urte bakar batean hiru izan dira espetxeratuta hil diren euskal preso politikoak. Egun, 11 dira larriki gaixo daudenak; puntako egoeran. Minbizi latzak, HIESA eta buruko gaitz grabeen inguruan ari gara eta, horrelako gaixotasunek, espetxean okerrera besterik ez dute egiten.

Espainia eta Frantziako gobernuek mina eta samina zabaltzen jarraitzen dute; mesede politiko eta elektoralak lortzeko, sufrimendua sortzen. Espetxean mantentzen dituzte 11 euskal preso politiko hauek, jakinda euren gaixotasunak espetxean okerrera egingo dutela. Ez hori bakarrik; gaixo egonda ere, neurririk krudelenak aplikatzen dizkiete. Ehunka kilometroetara dispertsatu, bakartu, isolatu edota euren gaitzek okerrera ez egiteko behar dituzten tratamenduak ukatu edo zailtzen. Espetxean mantentzen dituzte euren eskubideak etengabe urratzen dizkietela dakitenean.

Minbizia, ictusa edo osasun arazo grabe bat sufritu duen edonork ondo daki hainbat tratamendu ezin direla edonola egin. Nola osatu zikinkeria besterik ez dagoen espetxe batean? Ez al da aski gogorra radioterapia eta kimioterapia saio bat hura eskuburdinekin pairatu behar izateko? Preso gaixoak etxean behar dira egon.

Horrelako egoerekin amaitzeko garaia da. Eskubide urraketen garaia atzean uzteko unea da.
Horregatik, larriki gaixo dauden euskal preso politikoak etxeratzeko unea da.
Etxerat elkarteak Donostiako manifestaldian parte hartzeko deia zabaldu nahi du.

Etxean eta bizirik nahi ditugu.