• Funtzionarioek Andueza jipoitu, esposatu eta isolamendura eraman dute.
  • Rufino Arriaga bisitarik gabe utzi dute Euskal Herritik 900 kilometrotara aurkitzen den Sevillako espetxean.


ETXERAT.
Murtzia II espetxean dagoen Oier Andueza euskal preso politikoa jipoitu egin dute. Atzo goizean, kiroldegira jaitsi eta futbol baloia falta zelako liskarra izan zuen funtzionarioekin. Anduezak orduan, plaka zenbakia emateko eskatu zion funtzionario. Honek ukatu egin zuen eta, gainera, biluzteko agindu zion durangarrari.

Anduezak orduan, bata eskatu zion eta, berriz, ezetza jaso ostean, ika mikak jarraitu egin zuen. Bat batean, lau funtzionariok, preso durangarra erasotu, esposatu eta, isolamendura eraman zuten. Isolamendua jarraitzen du Oier Andueza.


Bistarik gabe

Sevilla II espetxean aurkitzen den Rufino Arriaga euskal preso politikoa bisitarik gabe utzi zuten maiatzaren 31an. Lagunen bisitaren zain zegoen Arriaga baina, espetxeko arduradunek ez zituzten sartzen utzi. 13.00etan zuten bisita Sevillan eta, Euskal Herritik Sevillaraino dauden 900 kilometroak egin ostean eta, 12:35etan iritsi arren, bisita egitea ukatu zieten beranduegi iritsi omen zirelako.

Etxerat elkarteak euskal preso zein senideen eskubideak, berriz ere, urratu direla salatu nahi du. Sevilla zein Murtzian gertatutakoa argi uzten du preso zein senideen aurkako ezinikusia mugagabea dela. Presoak erasotu eta, senideei bisitak -are gehiago- zailtzen dituzte.

Honelakoak berriz ere gerta ez daitezen sakabanaketa denon artean ito behar dugula adierazi nahi du Etxeratek.

Aski da!