ETXERAT (2021-VII-14). Hurbilketa eta lekualdaketa hauek gauzatu dira egunotan:

Agustin Almaraz Larrañaga Bilboko preso politikoa Zuerako espetxetik (245 km) Basaurira hurbildu dute.

Arkaitz Agote Cillero preso donostiarra El Duesoko espetxetik (170 km) Martutenera hurbildu dute.

Algortako presoa den Aitor Cotano Sinde, Puerto III espetxetik (1.020 km) Dueñaseko (310 km) espetxera lekualdatu dute.

Orkatz Gallastegi Sodupe preso berangoarra Castello I espetxetik (575 km) Topaseko espetxera (460 km) lekualdatu dute.