ETXERAT (2023-II-22). Ainhoa Barbarin Iurrebaso preso urretxuarra Martuteneko espetxera bueltatu da, Auzitegi Nazionaleko (AN) Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak bigarren gradura itzuli ondoren. 

Ainhoa Barbarin hirugarren graduan zegoen joan zen 2022ko urritik, Martuiteneko tratamendu batzordeak proposatu ostean, Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailaren erabakiaren ondorioz.

2021ko apirilan Picassenteko espetxetik (600 km) Euskal Herrira hurbildu zuten. 21 urte daramatza espetxean Urretxuko presoak eta datorren urtean zigorraren 3/4ak beteko ditu.