ETXERAT (2020-XII-26). Hauek dira aste honetan gauzatutako lekualdaketak: 

-Aitor Olaizola Baseta preso politiko irundarra Cacereseko espetxetik (855 km) Dueñaseko espetxera (310 km) lekualdatu dute.

-Ismael Berasategi Eskudero preso urretxuarra Villenako espetxetik (745 km) Villabonako espetxera (Asturies, 385 km) lekualdatu dute.

-Jon Igor Solana Matarran preso bilbotarra Algeciraseko espetxetik (1.100 km), Zuerako espetxera (245 km) lekualdatu dute.

-Gotzon Telleria Uriarte preso oñatiarra Estremerako espetxetik (520 km) El Duesoko espetxera (170 km) lekualdatu dute.

-Josetxo Arizkuren Ruiz preso iruindarra Murcia II espetxetik (820 km) Iruñeko espetxera hurbildu dute.

Josetxo Arizkurenen kasuan, jakina da bihotzekoa jasan zuela duela aste batzuk eta lau stent ditula orain jarrita. Gaixotasun larria duen presoa izaki, legea jarraituz, kalean behar luke. Iruñeko espetxera hurbiltzea beraz ez da aski, ezta bigarren gradura aldaketa ere. Berriro diogu, berandu baino lehen Josetxok etxean egon behar du.