- Etxerat elkartearen iritziz, Ondarru, etxera bidean, jarriko duen trasladoa da Iparragirreri dagokion bakarra

- Basurtuko Ospitaleko alta jaso du Aitzol Gogortza euskal preso politikoak. Bost egun egin ditu Basurtoko Ospitalean ingresatua

 ETXERAT ELKARTEA (18:52)

- Ibon Iparragirre une honetan IHESa du, 3. estadioan; hau da, ia muturreko egoeran. Egoera honek eragin neurologiko oso kaltegarria eragin dio, bere eguneroko jarreran bai berarekiko baita bere inguruarekiko ondorio txarrak eragiten dizkiolarik.

- Ez da ulertzen Ibon dagoen egoeran beste espetxe batera adatzea; aldaketa hauek kalte baino ez diote egiten bere egungo neurologiko eta psikologiko egoeran.

- Ibon Iparragirre Navalcalcarneroko erizaindegian zuten orain arte, eta bat-batean Alcalá-Mecoko modulo batera eraman dute, inolako espetxe edo osasun arrazoi aipatu gabe.

- Bat-bateko eta arrazoi objektibo argirik gabeko aldaketa honek berarengan ez ezik, familiarengan eta jarraipena egiten dion asistentzia psikologikoan ere eragiten dio, bai bisitak bai jarraipena bera oztopatuz.

- Une honetan, eta hasieratik esan dugun bezala, Ibonen aldaketa bakarra bere aurreko egoera berera itzultzea litzateke egokiena: hau da, askatasun osoa eskuratzea onartzen ez bada, espetxeratu aurretik zegon espetxeratze arinduaren neurria ezartzea berriro ere. Izan ere, bere osasun egoera eta bere osasun etorkizunaren espektatibak ez dira inola ere hobetu espetxean dagoenetik, kontrakoa baino.