ETXERAT (2021-II-12). Momentuko azterketa egiteko solasaldia izan dugu gaur hedabideekin, Hemen duzue partekatutako irakurketa.

  1. Urrunketaren pixkanakako amaiera. Datu eguneratuak

-Presoak Euskal Herri inguruan dauden espetxeetara lekualdatzen ari dira. Aldaketa ondo dago. Familiak hobeto daude, lasaitu bat da hain urrun joan behar ez izatea. Baina oraindik ez da 0 km. Horixe eskatzen dugu. Joan den urtarrilean, zirkulazio-istripu bat izan zen Soriako espetxean egindako bisita baten ondoren; 500 km izaten jarraitzen dute joan-etorrian.

-Algeciras, Badajoz, Cáceres, Ocaña eta Herrera de la Mancha bezalako espetxeak euskal presoz hustu dira.

-Sanchezen Gobernuarekin 119 preso lekualdatu dituzte. Oraingoz, beste 19 lekualdaketa iragarrita daude.

-Gaur egun 217 preso daude EPPK-n:

• 31 emakume / 186 gizon. 2 ume espetxean

• Bakarrik 26 daude Euskal Herriko espetxeetan / 164 Espainiako Estatuko espetxeetan / 28 preso Frantziako Estatuan.

• Euskal espetxeetan (0 km) dauden presoen portzentajea %14koa da.

• Espainian, presoen %42-a 200 eta 400 km artean dago, hau da, Euskal Herri inguruan dauden espetxeetan.

• Eta lehen aldiz, dispertsioa eta urrunketa hasi zirenetik, duela 30 urte baino gehiagotik hain zuzen ere, 400 km-tik gorako distantzian dauden Espainiako espetxeetako presoen ehunekoa %50 baino txikiagoa da; %44-a 400 km-ra edo urrunago dago.

• Euskal preso gehien dituzten espetxeak:

Logroño: 13 

Burgos: 11 

Zuera: 12 (+2)

El Dueso: 11 (+3)

Dueñas: 8 (+6)

-Gure senide preso gehienak ibilbide juridiko-penitentziario indibiduala egiten jarraitzen dute. Bakoitzak bere aldetik eta bakoitzaren bizipenetik eta esperientzia pertsonaletik erakusten du eragindako kaltearen aitorpena eta biktimekiko enpatia duela. Kasuren batean erantzukizun zibila ere ordaintzen ari da.

- Legeak ez hau eskatzen bigarren gradura pasatzeko, ezta euskal espetxeetara eramateko ere (hirugarren gradura pasatzeko baldintza da), eta hala ere, presoak horretan ari dira; hau ekarpen positiboa dela uste dugu. Etxeratek positiboki baloratzen du

- Eta sortu den lobbiaren presioak eta eraginak kezkatu egiten gaitu (biktima-elkarteren bat, epaileak, sektore politiko eta mediatikoak), prozesu hau geldiarazi nahi baitu, euskal gizartearen gehiengo zabalaren nahiaren eta hau guztiarekin amaitzeko akordio politiko, sindikal eta instituzional zabalen aurrean.

2.Covid

-Alarma-egoerak eta perimetro-itxiturek senitartekoen eta hurbilekoen komunikazioei eta bisitei eustea galarazi dute. Badira hilabete asko haien senide presoak ikusten ez dituzten adin txikikoak; itxaropena galdu duen adineko jendea.

-Gaur egun, duela bi astetik, bertan behera utzi dira komunikazio eta lekualdatze guztiak.

- Azken batean, estatuek espetxeak ixtea erabaki dute.

-Estatu frantsesean, Paris inguruko espetxeak hain urrun egoteak dakarren zailtasunaz gain, familia-bisitak egiteko UVFen itxierak gehitu behar dira; adin txikiko askok ez dituzte ikusten senide presoak duela hilabete batzuetatik, eta badaude adin nagusiko pertsonak itxaropen guztia galdu dutenak. Bidaietarako PCR probak egin beharra ez da ekonomikoki bideragarria senideentzat.

- Estatu espainiarrean, Espetxe-Erakundeak espetxearen barruan espetxea egitea erabaki du. Gehiegizkoa da erabat ixtea, neurri hori ez baitator bat barneko kutsadura-maila ez oso handiarekin, eta, gainera, tentsioa gehitzen du. Presoak arrisku-taldean daude, eta, beraz, neurri batzuk hartu beharko dira, hala nola, maskarak eta beste osasun-elementu batzuk ematea, txertaketan lehentasuna presoek izatea, funtzionarioek bezala.

Egoera arinduko luke, legezko parametroetan, presoak askatzeko neurriak aplikatzea.

  • Estatu espainiarrean 60 euskal presok bete dute jada kondenaren laurdena.
  • Gaixotasun larriak dituzten 17 preso daude.
  • Hamar presok 70 urte edo gehiago dituzte, eta beste zortzi presok 65 urte edo gehiago dituzte.
  • 53 preso 20 urte edo gehiago daramatzate espetxean.

Datu garrantzitsuekin amaitzeko…

  • 78 preso daude EEn 1.graduan (horietatik 34 100.2 artikuluarekin).
  • 100 preso 2.graduan (horietatik 3 100.2rekin).
  • 11 preso 3.graduan (horietako 5 espetxe arinduan).

Soto del Realen hiru preso daude isolatuta.

            3. Akordioak

Euskaldunan eta Nafarroako Parlamentuan berriki hartutako akordioen ondoren, azken asteetan mozioak onartu dira Lasarte-Oriako, Tolosako eta Soraluzeko udaletan. Mozio horien bidez, espetxeetara egindako joan-etorrietan hildako 16 pertsonen familiei eragindako sufrimendua onartzen da.

Mozioak EAJ, EH Bildu, PSE eta Ahal-Dugu/IU-en akordio politikoaren ondorio dira, eta sindikatu guztiek bat egin dute. Albiste bikaina da.

Etxeraten ustez, garrantzi handiko ekimena da eta bereziki azpimarragarria iruditzen zaigu adierazpen honen laugarren puntua, hitzez hitz honela dioena: “… beste neurri batzuekin batera, presoen afera arrazoizko epe batean konpontzea, legeria arrunta eta espetxe-politika normalizatua soilik aplikatuz, ekarpen garrantzitsua litzateke bizikidetza demokratikoa eraikitzeko”.

Puntu hau balioan jarri nahi dugu, espetxe-lege arrunterako ibilbide hori erraztu egin behar delako, espetxe-politika gizatiartzen lagunduko duen bidea eta presorik gabeko gizartera hurbilduko gaituena, non sufrimendu guztiak aitortzen diren elkarbizitzarako ekarpen erabakigarri gisa.

8c8a3224-1560-4b68-bc77-773cc9c89890.jpg