- Gainean sinbolo politikoak (pin eta lepokoa) eramateagatik hasi zen istilua
- Eider Uruburu, bere bikote-laguna, atxilotua izan zen Parisen Altexu Zobaranek ukan zuen auzian agertzeagatik Frantzian egoteko debekua bazuen ere. 8 hilabeteko kondena ezarri diote.

ETXERAT. 2014-11-27. Aletxu Zobaran eta Urko Labaka euskal preso politikoak epaiketa ukan zuten joan den astean Parisen beste bi kidekin batera. Atzo berriz trasladatu zituzten Parisetik Lyon-Corbas-eko espetxera. Etxeratek jaso duen informazioaren arabera, bortitza izan zen espetxe honetan bersartzea. Aletxu Zobaranek gainean (aspalditik) eramaten zituen sinbolo politiko batzuengatik hasi zen istilua eta mitarrera arrakasta eraman zuten. Hor gaua pasatu du maindire bakar batekin, hotz handia jasanez.

Bestalde, « écrou » zenbaki berria eman diotenez, aintzinetik erreserbatuak ziren bisitak kendu dizkiote, eta orain abendu erdi arte ez dela lekurik izango esaten diote. Gainera diru kontua blokeatu diote.

Horrez gain, joan den ostiralean, beste istilu larri bat gertatu zen haien epaiketan. Aletxu Zobaran-en neska laguna Eider Uruburuk, preso ohia, estatu frantsesean egoteko debekua dauka. Horren ondorioz eta duela urteak, ezinezkoa du bikote horrek elkar ikustea. Eider Uruburu auzira joan zen, bere mutil laguna ikusteko aukera bakarra zelako. Bertan, joan den ostiralean, ezagutua izan zen berari muxu bat ematera joan zenean, atxilotua eta espetxeratua debekua urratzeagatik. Ondoko astelehenean, Azaroaren 24an, berehalako auzi batean 8 hilabeteko kondena ezarri zion Pariseko epaile batek eta Fresnes-en espetxeratu dute.

Etxeratetk gertakari horiek gogorki salatzen ditugu. Oroitaratzen dugu, dispertsioa, urrunketa, gure senideen isolamendua, kondenen luzapen izugarria eta holako neurrien gain, beste hainbat debeku eta trabarekin bizi behar garela, eta asko direla, adibidez, elkar ikusteko aukera ez duten bikoteak edota familiak estatu frantsesean egoteko debekuengatik.

Berriz ere, espetxean edo ihesan dauden gure senideen aurka martxan diren salbuezpeneko neurrien desaktibatzea eta oinarrizko eskubideen errespetoa eskatzen dugu.

Ibon Iparragirre ez dago Alcala-Meco-ko erizaindegian

Ibon Iparragirre, larriki eri den euskal preso politikoa, ez dago Alcala-Meco-ko erizaindegian atzo esan genuen bezala. Preso sozial batek jipoitu ondotik (zigarro bat ukatzeagatik) moduloz aldatu zuten, erizaindegitik pasatu gabe. Orain 6garren moduloan aurkitzen da. Aurpegian eta gorputzan markak dauzka, baina moralki ongi dago. Barka okerra.