ETXERAT. Frantziar estatuko Valence espetxean dauden Alex Zobaran eta Ibon Goieaskoetxea euskal preso politikoen senideek, Etxerati jakinarazi diote bi presoak beraien borondatez sartu zirela mitard edo zigor ziega delakoan pasa den abuztuaren 8an. Ekimen honekin,bi presoak berhartzen dute beraien aldarrikapena den beste kide gehiagorekin eta Euskal Herritik gertuago den beste espetxe batera eramanak izatea.

Gainera, bi euskal preso politikoak,jaki arazi diete beraien senideei bisitak bertan behera uzteko asmoa mitardean dauden artean:jadanik anulatuak izan dira hurrengo astebururako konfirmatuta zeuden bisitak eta gauza bera egingo dute ondorengo asteburuetarako dagoeneko konfirmatuta daudenekin.

Beste aldetik, Alex Zobaran 48 ordu egon da gose greban bere kidearengandik bereizi zutelako eta bukatutzat eman du protesta-borroka hori, bere indarrak gordetzeko asmoz bi presoak luze jo ahal duela aurreikusten duten borrokarako.

Bai Alex Zobaranek zein Ibon Goieaskoetxeak, salatu dute ere Valence espetxeko bizi erregimenak ez duela espetxe zentral bateko baldintzak betetzen, beraien jada kondenatuta dauden egoerari dagokiona.