ETXERATAlfredo Remirez preso politiko amurrioarraren senideek Euskal Herritik 367 kilometrotara dagoen Darocako espetxean (Zaragoza) bisita egin ondoren jasandako istripua dela eta, Amurrioko Udalbatzak urrunketa politikaren berehalako desaktibazioa eskatu du, mozio baten bitartez eta gertutasuna eta elkartasuna adierazi die Alfredo Remirezen senideei, EH Bildu, EAJ, PSE eta Podemosen bozkekin. PPko ordezkaria ez zen bileran egon.

Onartutako mozioan agertzen den bezala, alderdi hauek ez datoz bat urrunketarekin eta zentzu honetan "ETAren behin betiko suetenak zabaldutako garai berrien baitan” beharrezkotzat jotzen du espetxe-politika berri bat “ekidingo duena askatasunaz gabetzeko zigorrak errotze sozial eta familiarreko lekuetatik hurbil betetzea, senideekin harremanak erraztuz”.

Amurrioko Udalbatzaren arabera “Alfredo Remirezen senideek izandako istripuaren aurrean nabaria da urruntze politika horren ondorio saihesgarrietako bat dela preso dauden senideak bisitatzera doazenak, astero joan-etorri asko eta luzeak egin behar izatea” eta azpimarratzen du, kontestu honetan, istripu anitz izan direla errepideetan.