ETXERAT. Duela 12 urte Amurrioko jaietako txupinazoan euskal presoen dispertsioa salatzeko asmotan, preso bat irudikatzeko panpina bat ateratzeagatik Espainiako Auzitegi Nazionalak Alfredeo Remirez espetxeratzeko agindua salatu nahi dugu.

Elkartasuna ez dela delitua esaten dugu ozen, are gutxiago, oinarrizko eskubideen eskakizuna baldin bada, kasu honetan, euskal preso politiko eta haien senide eta gertukoen eskubidetaz ari garelako. Remirezen askatasuna exigitzen du Etxerat Elkarteak eta horrekin batera, preso, senide eta gertukoekiko elkartasuna kriminalizatzea utz dezaten eskatzen dugu.