ETXERATEspetxe Zaintzako epaileak baimena eman dio Jesus Mari Altable euskal preso politikoari, parkinsonak jota dagoen eta 92 urte dituen bere amari bisita egiteko. Altable Castello I espetxean aurkitzen da, bere etxetik 550 kilometrotara urrundua.

Joan zen astean, bai Castello I-eko zuzendaritzak, zein Espetxe Instituzioaren zuzendaritzak Txuma Altableri bere senideen bisitak debekatu izana salatu genuen, kasu honetan gainera legeak nafar presoaren eskubideak babestu eta aitortzen ditulako. Kasu honetan gainera, bere senideengandik gertu egoteko espetxe aldaketa eskatu dezake Jesus Mari Altablek, horretarako baldintzak betetzen dira espainiar Auzitegi Nazionalaren fiskaltzak egindako txostenaren arabera.