ETXERAT (2018-XI-21). Bihar 19:30etan, Donostiako San Telmo Museoan, Jokin Urainek idatzitako "Amaren etxea. Euskal preso politikoen senideen historia bat" (Astero Argitaletxea) liburuaren aurkezpena burutuko da.

Liburuan euskal preso politikoen senide eta lagunek jasaten duten sakabanaketa eta urrunketaren testigantzak jasotzen dira.

Bizitzan ibilbide ezberdinak izan arren patu berberak batzen dituen gizonezko eta emakumezkoak, gazte eta nerabeak, heldu edo adintsuak dira ahostunak: maite kuttunen bat dute espetxean, etxetik ehunka kilometrora, eta senideak eta lagunak ere zigortzen dituen sakabanaketa eta urrutiratzearen espetxe-politika krudelaren biktima bilakatzen ditu horrek. Memoria kolektiboaren ariketa bat dira lekukotza hauek.

070523fb-5a34-4157-9bc6-c1283a1980c4.jpg