• Istripu arina izan da eta, lagunek, bisitara iritsi dira
  • Urteko bostgarren istripua da hau.
  • Iker Lima Euskal Herritik 600 kilometrotara dago preso.


ETXERAT. Iker Lima preso galdakoztarraren lagunek auto istripua izan dute Tordesillasen, Cacereseko espetxera bidean zeudela. Istripua, autopibidean gertatu da, errai erdian zegoen kamioi baten gurpila jo ostean.

Autoan zihoazen lagunek ez dute, zorionez, kalterik jasan. Ibilgailuak kalte txikiak izan ditu baina, bisitarako bidaiarekin jarraitu ahal izan dute. Dispertsioak eragindako urteko bostgarren istripua izan da gaurkoa.

Etxerat elkarteak, beste behin, dispertsioaren salaketa garbia egin nahi du. 25 urte bete dira aurten, dispertsioa, era sistematikoan, martxan jarri zenetik. 25 urte hauetan, 16 lagun eta senide hil dira dispertsioaren ondorioz, errepideetan. Eskubideen urraketa sistematikoa ahalbidetzen duen tresna da dispertsioa. Noiz arte?

Senide izateagatik kondenatzen gaituzte. Noiz arte? Non daude gure giza eskubideak?

Etxerat Elkartea