ETXERAT (2020-XII-17). Foro Sozialak sustatutako Behatokiaren ordezkaria den Aitzol Aslak, Bizkaiko Abokatutzaren Elkargoko Gobernu Batzordeko kidea alegia, eta Etxerat Elkarteko Patrizia Velezek, atzotik bilerak egiten ari dira Cordoban eta Sevillan, hainbat eragile instituzional, sozial eta politikorekin.

Atzo Cordobako espetxearen zuzendaria Yolanda Gonzalez Perezekin bildu ostean, gaur goizean Andaluziako Parlamentuan, Andalucia Adelante talde parlamentarioekin eta atxikitu gabeko taldearekin bildu da (Anticapitalistas).

Aslak eta Velezek gaur egun Andaluziako 9 kartzelatan preso dauden 45 presoen egoeraren diagnostikoa aurkeztu dute.

BILERA ANDALUCIA.jpg