Andoni Goikoetxea Gabirondo Gazteluko preso politikoa 2013ko maiatzean atxilotu zuten estatu frantsesean eta 2017ko abenduan aske geratu zen Frantziako zigorra bete ondoren. 2019ko apirilean berriro espetxeratu zuten Entzutegi Nazionalak ezarritako 7 urteko kondena betetzeko. Zigorra osorik beteta geratu da aske.