Andoni Goikoetxea El Dueso espetxera lekualdatu dute eta Ibon Fernandez Iradi berriro Lannemezanera

ETXERAT (2021-VI-5). Andoni Goikoetxea Gabirondo preso politiko gazteluarra DueƱaseko espetxetik (310 km) El Duesoko espetxera (170 km) lekualdatu dute.

Bestade, Ibon Fernandez Iradi Pariseko La Sante espetxetik Lannemezaneko espetxera (330 km) lekualdatu dute berriro. Gaixotasun larria pairatzen duen preso lasartearra, Lannemezaneko espetxetik Pariseko La Sante espetxera lekualdatu zuten, euroagindu baten karietara.