ETXERAT (2021-XII-17). Antton Troitiño Arranz Donostiako preso politiko ohia gaur zendu da gaixotasun larri baten ondrioz. Une honetan Etxerat elkartetik besarkada handi bat eta gure maitasun eta elkartasun guztia helarazi nahi diegu bere senide eta lagunei.

Hamar hilabete baino ez dira igaro Antton baldintzapeko askatasunean atera zenetik, bere gaixotasunari dagokion tratamendu egoikiena jaso ahal izateko; zehazki, 2021eko otsailaren 5ean utzi zuen atzean Estremerako espetxea, Madrilen. Troitiño. 28 urtez preso izan da . 24 urteko zigorra bete ondoren, Huelvako espetxea utzi zuen 2011. urtean. Ondoren, kanpaina politiko-mediatiko baten ondorioz, berriro atxilotu eta 2017an  sei urteko espetxe-zigor berria betetzen hasi zen.

Egunotan agerraldi bat iragarriko dugu, bere senideekin batera, Antton Troitiñoren heriotzaren testuingurua baloratzeako,