EXERAT (2023-II-10). Asier Karrera Arenzana Martuteneko espetxera bueltatu behar izan da, Espainiako Auzitegi Nazionaleko (AN) Espetxe Zaintzako Epaitegi Zentralak bigarren gradura itzuli eta espetxera bueltatzea agindu ondoren.

 

Preso etxarriarra hirugarren graduan zegoen joan zen urritik, Martuiteneko tratamendu batzordeak proposatu ostean, horrela erabaki zuelako Eusko Jaurlaritzako Justizia Sailak. ANren erabakiaren ondorioz, bigarren gradura itzuli eta espetxera bueltatu da. Berdin gertatu zen urtarrilan Asier Rodriguez preso santurtziarraren kasuan. Joan zen urtean, gradu erregresioa ezagutu zuten Xabier Atrisitain, Mikel San Argimiro, Aitor Esnaola, Joseba Arregi, Gorka Martinez, Iñaki Bilbao, Jon Crespo eta Iñigo Gutierrezek, eta 2021n Unai Fanok. 

Asier Karrera 23 urte daramatza preso eta aurten bere zigorraren 3/4ak beteko ditu. 

Berriz ere, ere haserrea eta ezinegona adierazi nahi dugu, izan ere, oraingoan, Asier Karreraren eskubideak urratuak izan direlako, eta iragarriko diren mobilizazioetan parte hartzeko deia zabaldu nahi dugu.