HUELVA: Huelvako espetxean dauden euskal preso politikoek abuztuaren 18an hasi zuten gose grebarekin jarraitzen dute. Protesta neurri honekin, larriki eri diren presoen askatasuna exijitzen dute.
Gaur, irailak 1, hirugarren txandakatzean, Patxi Ruizek Xabier Garzia Gaztelu txandakatu du.

VALENCE: Valenceko espetxean (estatu Frantsesa), Ibon Goieaskoetxea eta Alex Zobaran Mitard-ean (zigor ziega) jarraitzen dute, eta astero, onartuta dituzten bisitak ukatzen dituzte. Bi preso hauek Valencera aldatu zituztenean hasi zituzten protesta hauek, salatzen dutenez, espetxe horrek ez baititu zigortutako presoei dagozkien kartzelen baldintzak betetzen, eta Euskal Herritik gertu den beste kartzela batera aldatuak izatea eskatzen dute.

FLEURY: Etxeratek iragarri legez, atzo, abuztuak 31an, Fleury-Merogis espetxeko euskal preso politikoak dibisio bakarrean batuak izan ziren. Horrekin, lau hilabete iraun eta ekintza ezberdinak garatu dituzten dinamika bat amaitzen da, modulo berean elkartuak izateko. Ekintza hauek kanpoko bermea jaso zuten kartzelako zuzendariari zuzendutako gutun bidalketa masibo batekin presoen protesta neurriekin bat eginez.