ETXERAT (2020-II-20). Babes osoa agertu nahi diogu Durangon, datorren otsailaren 29an, gauzatuko den 40 Minutu Rock ekimenari.

Etxerat Elkartean ongi ezagutzen dugu duela sei urte 40 Minutu Rock jaiotzeko izan ziren arrazoiak, eta zoritxarrez, egoera bera mantentzen da, elkartasun jai hau ospatzeko beharra alegia. Musikaren inguruan ematen den milaka gazteen elkartasuna da 40 Minutu Rock. Euskal preso, iheslari eta deportatu politiko eta haien senide eta gertukoen eskubideen defentsan gauzatzen den jaialdi garrantzitsua hain justu.

Espainiar eta frantziar gobernuek mantentzen duten salbuezpeneko espetxe politika salatzeko asmotan, indarrak biderkatzeko helburuarekin, bi egun hartu zituen igaz 40 minutu rock-ek. Aurten, milaka gazteen elkartasuna espero da Durangoko Landakon.

Aurretik doakiela gure esker ona!

Etxean eta bizirik nahi ditugu!

argazki n40.jpg