ETXERATBabes osoa agertu nahi diogu Lakuntzan bihar hasita eta uztailaren 30erarte egingo den Hatortxu Rock ekimenari. Etxeraten ongi ezagutzen dugu 1999an Hatortxu Rock jaiotzeko izan ziren arrazoiak, eta beraz, inork baino hobe ezagutzen dugu 2017 honetan Euskal Herriak ezagutu duen elkartasun jaialdirik handiena antolatzeko beharra.

Euskal preso politiko, iheslari eta deportatuen eskubideen defentsan Euskal Herrian  ezagutu den elkartasun jaialdirik handiena dugu Hatortxu Rock.

Milaka pertsona gerturatuko dira Lakuntzara datozen egunetan eta musikarekin batera, dozenaka ekimen antolatu dira, besteak beste, ostiralean eguerdian Lakuntzako Kultur Etxean “Etxerat eta Preso eta Senideen aldeko herri-ekimenak” jorratuko dituen hitzaldi bat eta igandean, Hatortxu Rock 20ko ekitaldi nagusia izango dena, “Nahikoa da… Etxera!” lemapean, gauzatuko den dispertsioaren kontrako ekitaldi nazionala. Azoka egonen da herrian eta haurrentzako programazioa ere aurreikusten da, baita herri bazkari handi bat ere.

rsz_0_egitarau_kartela.jpg