ETXERAT (2018-XI-30). Karmele Solaguren Goikoetxea dispertsioaren biktima gisa aitortzen duen mozioa onartu du Barañaingo Udalak. Mozioa Barañaingo 813 herritarren sinaduraren sostenguarekin aurkeztu da eta EH Bildu, I-E, Participando en Barañain eta Geroa Bairen aldeko botuekin onartu da. UPN, PSN eta Pueblo de Barañain taldeek aurka bozkatu dute.

Etxerat Elkarteak oso positiboki baloratzen du Karmele Solaguren Barañaingo bizilaguna, 2004ko abenduaren 6ean Madrilgo Alcala Meco espetxera bidean, semea ikustera zijoala, auto batek harrapatuta hil zena “dispertsioaren biktima” gisa aitortu izana Barañaingo Udaletxean. Antzeko mozioak ere onartu izan dira azkenaldian Iruñean, Sara Fernandezen kasuan eta aurretik, Ruben Garateren kasuan, Otxandion.

Dispertsio politikak eragin dituen 16 heriotza biktimen memoria eta aitortza aldarrikatzen dugu, haiek toki eta egoera horietan egotera behartu zituzten salbuespenak dispertsioak eragin baitzituen. Ez zuten bertan egon behar, ez zuten bidaiarik egin behar, ez zuten beharrezkoak ez ziren arriskuak hartu behar; baina bisita eskubidea bermatu ahal izateko dispertsio politikak ezarri zien salneurri eta bidesaria izan zen. Beraien heriotzak guztioi ezarri zaigun sufrimenduaren ondorio dira. Arrazoi horregatik, eskubide osoz, beraien memoria eta aitortza aldarrikatzen duguSufrimenduarekin behingoz amaitzeko bermea izan behar dute aitortza hoiek, gertatutakoa inoiz gehiago ez errepikatzeko.

karmele solaguren goikoetxea.jpg