Etxerat

Barreras, San Pedro, Resina eta San Sebastian iritsi dira; Mariñelarena lekualdatuta

ETXERAT (2023-III-3). Hauek aste honetan izandako hurbilketak:

Oskar Barreras Díaz preso bilbotarra Logroñoko (170 km) espetxetik Basauriko espetxera iritsi da.

Jon Mirena San Pedro Blanco bilbotarra, Dueñaseko espetxetik (310 km) Basaurira ekarri dute.

Lola López Resina Logroñoko espetxetik (170 km) Zaballara iritsi da.

Mikel Sansebastian Gaztelumendi preso lesakarra Soriako espetxetik (260 km), Zaballara ekarri dute.

Luis Mariñelarena Garziandía, Iruñeko espetxetik Martutenera lekualdatu dute.