ETXERAT (2021-VIII-26). Etxerako bidea egiten jarraitzeko asmoarekin, “Ibilian ibilian, etxerako bidean” lelopean, bihar, abuztuaren 27an, Bilboko Plaza Eliptikotik abiatuta, Sarek antolatutako mobilizazioarekin bat egiten dugu.

Salbuespen neurri guztiak bertan behera geratzea ezinbestekoa dela aldarrikatuko dugu beste behin ere. Garrantzitsua da lanean jarraitzea, mobilizatzen jarraitzea, euskal presoei legeria arrunta aplika dakien, egiten ari diren lege eta espetxe-arloko ibilbidea eten ez dadin. Eskubidea dute, eta horietako askok baimen arruntak lortzeko, hirugarren graduetara eta gaitzespenetara iristeko eta aske uzteko baldintzak betetzen dituzte.

Amaitzeko, gogorarazi nahi dugu euskal preso guztiak Euskal Herriko espetxeetan egon beharko direla eta kalera irten beharko direla gaixo larriak eta 65 urtetik gorakoak.

Etxera!