ETXERAT (2021-III-17). Espetxe politikak «motxiladun umeak» diren haurrei eta haien gurasoei eragiten dien kalteaz ohartaraziko dute hurrengo larunbatean, martxoak 20, zenbait herritan; Zoriontasunaren Nazioarteko Eguna izango delarik.
Etxetik urrun dauden euskal presoen seme-alaben egoerari konponbidea emateko aldarria kalera aterako da zenbait herritan, motxiladun umeak dauden herrietan hain justu. Algorta, Amurrio, Bilbo, Durango, Orio, Ugao, Urduña, Zornotza eta Zumaian izango dira mobilizazioak, eta Lasarte-Orian (martxoak 17) eta Elorrion (martxoak 18) lehenago.
Etxerat Elkartetik bat egiten dugu motxiladun umeen eta haien gurasoen eskubideen alde iragarritako ekimen guztiekin.