IMG-20161222-WA0017

ETXERAT. Kalera Kalera ekimenari bere bermea erakutsi dio Etxeratek gaur goizean, hemen dituzue bere ordezkariek eginiko adierazpenak: 

"Une erabakigarrian gaudela uste dugu. Alde batetik, estatuen inmobilismoa dugu, gaur egun ere euskal gizartearen zati batentzat duela bost edo hamar urteko egoera bera mantentzen duena; hots, espetxe politika bera, presio, zigor eta oinaze maila berdinekin. Bestalde, estatuengandik ezer espero ezin duen jakitun den gizarte bat, eta horregatik, aktibatzen ari dena, espazio ezberdinetan lan egiten ari dena, arriskuak hartuz ere, eta konpromiso, ardura eta heldutasun ukaezina erakutsiz. Espazio guzti hauetan ere, Giza Eskubideen defentsaren inguruko lana dago, gaur egun salbuespen politikek urratuak. Azken hauek, 30 urtetan aktibo jarraitzeaz gain, indar gehiago hartzen ari dira gobernu espainiar eta frantsesaren aldetik. Espazio honek beti izango du gure bermea, eta Kalera Kaleran aurkitu dugu espazio hau. Gure senideen eskubideak dira, batzuk espetxean, beste batzuk ihesean. Bi kolektibo hauen konponbide eta bakearekiko konpromisoa, baztertua izan da bi estatuengandik. Gure eskubide propioak eta bakearekin zein konponbidearekin dugun konpromisoa era berean ukatua izan da, eta kriminalizatua ere. Giza eskubideen, bakearen eta konponbidearen konpromisoan, ezin zen gure bermea falta Kalera Kalera ekimenari".

 

IMG-20161222-WA0012