Matxura izan zuten atzo Calamocha (Teruel) inguruan Castello I-era zihoaztela, ondorioz, ordu erdi beranduago iritsi eta kartzelak ukatu egin zien bisita.

 

 ETXERAT. Senide eta lagunen bisita eskubideak urratuak, beste behin. Pedro Cano (Hernani) eta Oscar Zelarain (Billabona) euskal preso politikoen hiru lagunek matxura izan zuten atzo arratsaldean Castello I-era bidean, Calamochan (Teruel). ​K​otxeko arazoa konpondu ondoren berriz abiatu ziren kartzelara, ordu erdiko atzerapenarekin, baina. Ordubi eta erdiak aldera zuten bisita, eta hiruak bost gutxitan heldu ziren. Kartzelako funtzionarioek sarbidea galarazi zieten, eta lagunek bisitaren atzerapenaren zergatia azaldu zieten arren, Euskal Herrira bueltatu behar izan zuten presoak ikusteko aukera gabe. Horrez gain, haietako batentzat zuten paket​e​a sartzea ere ukatu zieten.

Etxeratetik, euskal preso politikoen senide eta lagun bezala gure eskubideen ukapena dakarren erdeinu honekin nekatuak gaudela adierazi behar dugu. Ez dugu etsiko gure eskubideak errekonozituak izan daitezen arte, gaur egun, horrelako adibideek erakusten duten bezala, ez baitaude.