“Zuk diozu hiltzen ari dela” izan zen kartzelak emandako erantzuna bere ama zendu baino 5 egun aurretik, bera ikusteko trasladoa ukatu ziotenean.

 

ETXERAT. Josune Arriaga, Salamankan dagoen euskal preso politikoa, irailaren 9an Iruñera trasladatua izan zen irailaren 7an zendutako bere amaren hiletara joateko; gaixotasun luze baten ondorioz hil zen. Bost egun lehenago soilik, Topaseko espetxeak bere ama bisitatzeko baimena ukatu zion.

Poliziaz inguraturik, eta elkartasuna adierazi zion bere sendiaz zein pertsona ugariz lagunduta, hiletan baino ezin izan egon euskal preso politikoa, goizean egin zen amaren errausketan izateko baimena ere ukatu ziotelako.

Eskaera egindakoan entregatu ziren mediku txostenek amaren egoeraren larritasunaz ohartzen zuten arren, eskaera ukatua izan zen. “Zuk diozu hiltzen ari dela”, izan zen espetxeak egin zion aipua trasladoa ukatzen zion dokumentua entregatu ziotenean. Momentu horretan, Josune Arriagaren amaren egoera kritikoa zen, eta bere heriotza une batetik bestera gerta zitekeela adierazi zuten medikuek.
Josune Arriaga 2010eko maiatzean izan zen atxilotua, eta handik hilabete gutxira Topaseko (Salamanka) espetxera aldatua, bere bizitokitik 440 kilometrora. Denbora guzti honetan zehar, euskal preso politikoaren ama asteko bisitak eta hileko vis a visak egin gabe izan zen, bere gaixotasun larriak egin beharreko 900 kilometroak egitea galarazten zizkiolako. 2014ean, Iruñea bere jaioterrira trasladatua izan zen Josune Arriaga, ordubeteko bisita baterako, poliziaren zaintzapean.

Audientzia Nazionalak Euskal Herriko espetxeetarako trasladoak ukatzeko darabilen argudioetako bat gogorarazi nahi du Etxeratek: senideak bisitak egiteko galaraziak direnean, presoen trasladoak baimentzen dira. Baimentzen diren ordubeteko bisita hauek poliziaren zaintzapean eta normalean eskuburdinak jarrita egiten dira. Zenbait urteetan behin baimentzen diren bisita hauek, haatik, ez dute familia bizitza eskubidea urratua izatea galarazten. Beste aldetik, eta gertatutako kasu askok konfirmatzen duten bezala, bisitak baimendu eta ukatzen diren arbitrariotasunak, euskal preso politiko eta haien senideen oinazea areagotzen uzten die kartzela erakundeei.