ETXERAT. Astelehenean abiatu zuten gose greba mugagabea bukatu dute A Lamako kartzelan dauden Mikel San Sebastian eta Ibai Aginaga euskal preso politikoek. Ordura arte euren moduloko kide izandako Hodei Ijurkoren bakartzea salatzeko jarri ziren gose greban; parte bat jaso eta zigorra beste modulo batean ari da betetzen, beste euskal preso politikoetatik bakartuta. Printzipioz, Ijurkoren bakartzearekin amaitzeko jarri ziren borrokan San Sebastian eta Aginaga, haatik, greba bukatzeko erabakia hartu zuten atzo.