• Sabin Etxean dagoen parketik egin dituzte adierazpenak euskal preso politikoen senide eta lagunek, espainiar estatuan, Euskal Herritik urrunen dauden espainiar estatuko espetxeetara eramaten dituen autobusera igo aurretik.


Etxerat: Agerraldia Sabin Etxe
Arantxa Maiz-ek egin ditu adierazpenak. Euskal preso politiko baten bikotekidea da Maiz.


Ostirala da eta, berriz ere, autobusean gaude. 1100 bat kilometro egin behar ditugu gaur gauean. Eta beste 1100 bihar Euskal Herrira bueltatzeko. Gure eskubideak 25 urtez zapaldu dituzte.

25 urte baino gehiago daramatzate gure bizitza errepideetara kondenatzen. Errepideetako arriskuei aurre egiten diegu guk, eta gure senideek, bakardade krudelenari, isolamenduari edota pairatzen dituzten hamaika erasoei.

ASKI DA! Euskal gizarteak argi eta garbi esan du egoera hauei behingoz eta betirako, agur esan behar zaiela.

Eta bide horretan mugarri izango den irailaren 20ean, Sarek antolatutako ekitaldian parte hartzera gonbidatu nahi dugu euskal gizartea. Mugarria dispertsioaren harresia guztion artean birrindu behar dugulako. Zulatu eta bota.

Dispertsioa pairatzen dugunok, eskubideak sistematikoki urratzen dizkigutenok, data gordetzera gonbidatu nahi dugu euskal gizartea. Irailaren 20an denok Miribillan zita bat daukagu. Denok, guztiok, koloreeen gainetik giza eskubideekin bat eginez.

Autobusetik, gasolindegietatik, Puerto, Fresnes edota Murtziara goazenok... zita bat daukagu Irailaren 20an Bilbon. Eta bertan nahi zaituztegu, gurekin batera.

Etxean nahi ditugu!

[widgetkit id=60]