• Aurrez aurreko bisitan zeudela, ama labaindu eta buruan kolpe handia hartu zuen.
  • 13 grapa behar izan ditu buruan kolpearen ondorioz. Espetxeak anbulantzia deitzeari uko egin zion.


Etxerat.
Goizez zuenBixentaSola bilbotarrak aurrez aurreko bisita semearekin, iragan uztailaren 26an, Badajozeko kartzelan. Igor Gonzalez Sola euskal preso politikoa bere ama eta bi urteko semearen bisitaren zain zegoen asteburu horretan. Bisita laburra izan zen, Euskal Herritik 700 kilometrotara. Bixentak, adinari dagozkion osasun arazoak dituenez, aurrez aurrekoak beheko pisuko gela baten egiten dituzte. Gela horretan zeuden Igor Gonzalez Sola, BixentaSola eta umetxoa ezbeharra gertatu zenean.

Aurrez aurrekoa izaten ari zirela, Bixenta labaindu eta, hormaren kontra jo zen buruarekin. Buruan zauri handia egin eta, odol ugari izurtzen hasi zen. Odola ikustean, larrialdi alarma jo zuten behin eta berriz baina, ez zebilen. Ate joka eta oihuka hasi zen Igor, oso larrituta, odolak etenik ez zuelako. Dena, umetxoaren izu begiradapean. Espetxea, odola, adineko pertsona bat, umea, izua…

Larrialdi alarma ez zebilenez, atea kolpatzen hasi zen Igor. 25 minutu luzez kolpeka egon ostean agertu ziren funtzionarioak. Anbulantzia bat deitzeko eskaria egin bazuen ere, funtzionarioek anbulantziarik ez zutela deituko esan zuten hasiera baten. Medikuari deitzeko eskatu zuten orduan baina, moduluan ez zela eta, gainera, ezin izango zela gerturatu erantzun zuten.Telefonoa hartzeko aukera eskatu zuten ere, anbulantzia deitu ahal izateko baina, honi ere uko egin zioten funtzionarioek.

Zaratak entzunda, oihuekin oharturik, aurrez-aurrekoa egiten ari zen beste senide bat gerturatu zen.Bere bitartez, bere laguntzari esker,Bixenta kartzelatik atera ahal izan zen espetxeko funtzionarioen laguntzarik gabe. Orduan agertu ziren medikua eta erizaina baina ordurako larrialdietara euren kontura eramatea erabaki zuten senide biek.

Behin kartzela kanpoaldean zeudela,Bixenta espetxeraino lagundu zuten lagunek, burua zapia batez estalirik eta odolez buru bueltan zuela ikusirik, larrituta gerturatu ziren eta Badajozeko urgentzietara eraman. Azkenean, urgentzietara heldu eta atenditua izan zen. Buruan egindako zaurian, 12 grapa jarri behar izan zizkioten.


Zigor hirukoitza

Etxeratek, beste behin, senideon aurkako eraso zuzena den gertaera hau salatu nahi du, Bixenta Solak Badajozen pairatutakoa. Berriz ere, Giza Eskubideen kontrako eraso bortitz bat. Euskal herritik 700 kilometrotara. Dispertsioak eta espetxe politika honek ahalbidetu eta sustatzen duen eskubideen urraketa sistematikoa. Umearen eskubideak urratu dira, Bixentaren eskubideak urratu dira –osasun eskubidea- eta presoaren eskubideak urratu dira. Berriz ere. Erarik ankerrenean. Bidegabekeri borobila finean.

Erasoa salatzeko eta Gozalez Sola familiari elkartasuna adierazteko kontzentrazioa deitu du Etxeratek abuztuaren 7rako Bilboko Plaza Zirkularrean, arratsaldeko 18.30etan. Kontzentrazioaren ostean salaketa jarriko du Bixenta Gonzalezek Goardia Epaitegian.