Dispertsio politikak eragindako seigarren ezbeharra salatzeko prentsaurrekoa eta elkarretaratzeak deitzen ditu Etxeratek.

ETXERAT. Asier Ormazabal euskal preso politikoaren bi lagunek ezbehar larria sufritu zuten atzo Teruelgo espetxetik itzultzean, Zaragoza inguruan; bi lagunak zauriekin ospitaleratu behar izan zirelarik. Senideek derrigorrean inposaturik euren bizitza eskubidea gauzatzeko egin behar dituzten bidai luzeen osteko urteko seigarren ezbeharra da hau.

Etxeratek prentsaurrekoa egingo du asteazken honetan, hilak 7, Donostian, dispertsio politikak ezartzen dituen arriskuak salatu eta, armagabetzea geroztik, errepresaliatuen egoeraren inguruan urrats sendo bat emateko inplikazioa eskatuz. Agerraldia goizeko 11:30tan izango da Antiguako Frontoian.

Horrez gain, istripua salatzeko eta senide horiei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak deitu ditugu Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan:

- Iruñea: astelehena, ekainak 5, 20:00etan, Alderdi Popularraren egoitza parean
- Gasteiz: asteartea, ekainak 6, 19:30etan, Andra Mari Zuriaren plazan
- Bilbo: asteartea, ekainak 6, 19:00etan, Arriagan.
- Donostia: asteazkena, ekainak 7, 19:00etan, Benta Berri plazan (Antigua).