ETXERAT. Picassent-eko espetxean (647 km) dagoen Asier Badiola euskal preso politikoaren bi lagunek istripua izan dute gaur eguerdian bisita izan ostean.

Badiola istripua1Badiola istripua2

Ezbeharra Valentzia inguruan jazo da, trafiko astuna izaten ohi den tarte batean. Istripua atzetik zetorren autoak euskal preso politikoaren lagunen autoa aurretik eraman dituenean gertatu da, kolpeaz aurreko kotxearen aurka ere jo dute. Asier Badiolaren lagunek kontusioak sufritu dituzte eta, istripuaren ondorioz, ezin izan dute euren autoarekin bidaiatzen jarraitu.

Ezbehar berri honekin, 9ra igo da espetxera bidean edo bueltan istripua jasan duten euskal preso politikoen senide eta lagunen kopurua. Etxerat Elkarteak astebururo astebururo, 28 urte luze hauetan, euren bisita-eskubidea bermatu ahal izateko dispertsio politikak ezartzen dituen arrisku eta kostu fisiko, psikiko eta ekonomikoei aurre egin behar dietela salatzen du. Elkarteak gogorarazi nahi du desplazamendu behartuen egoerak 16 biktima eta 400 istriputik gorako balantze beldurgarria utzi duela, oraingoz.

Etxeratek Hego Euskal Herriko 4 hiriburuetan elkarretaratzeak deitzen ditu azken istripua salatu asmoz:

GASTEIZ: Martxoak 13, astelehena, 19:00etan Andra Mari Zuriaren plazan.

IRUÑEA: Martxoak 13, astelehena, 20:00etan PPren egoitzaren aurrean.

BILBO: Martxoak 14, asteartea, 19:00etan Arriagan. Bertan Elkarteko bozeramaileek eta istripua jasandako biktimek deklarazioak eskainiko dituzte.

DONOSTIA: Martxoak 14, asteartea, 19:00etan Bulebarrean, Udaletxe ondoan.

Istripua 3