ETXERAT. Dispertsio politikaren aurkako jarrera erakutsi du hondarribiko udalbatzak, Mirentxin Gidari taldeak aurkeztutako mozio bati erantzunez.

Joan zen 2016ko azaroan, bisita egin ondoren, Huelvako espetxetik bueltan zetozela gertatu zen auto istripuaren harira aurkeztu du mozioa Mirentxin Gidari taldeak.

EAJ, Abotsanitz, EH Bildu eta PSE-EE udal taldeek (guztiak PP izan ezik) elkartasuna adierazi diete istripua jasan dutenei eta presoen urruntze eta dispertsio politikaren aurka agertu dira, zigorren birgizarteratze helburuaren aurkakoa delako eta espetxeen lege organiko orokorreko 12. artikulua, zigortuen deserrotze soziala ekiditeko beharra azaltzen duena, betetzen ez duelako.

Hondarribiko Udalbatzak euskal preso guztiak euskal espetxeetara hurbil ditzatela eskatu du baita ere.

Udalbatzak hartutako erabaki honen berri Espainiako Espetxe Zuzendaritzari, Espainiako eta EAE-ko Arartekoei eta Eusko Jaurlaritzaren Gogora erakundeari emango diete.