Dispertsioak eragindako seigarren ezbeharra salatzeko prentsaurrekoa eta kontzentrazioak deitzen ditu Etxeratek.

ETXERAT. Gorka Lupiañez euskal preso politikoaren bi lagunek ezbeharra izan dute gaur bisitara bidean, Topaseko kartzelara (Salamanka) ; heldu bat eta adingabeko batek jasan dute istripua zehazki. Senideek derrigorrean inposaturik euren bizitza eskubidea gauzatzeko egin behar dituzten bidai luzeen osteko urteko seigarren ezbeharra da hau, hirugarrena hil honetan.

Etxeratek prentsaurrekoa burutuko du astearte honetan, hilak 28, Bilbon, dispertsio politikak ezartzen duen arriskua salatzeko: makina bat istripu eta kalte fisiko, psikiko eta ekonomiko. Datozen orduetan zehaztuko dugu agerraldia egiteko tokia.

Horrez gain, istripua salatzeko kontzentrazioak eta senide horiei elkartasuna adierazteko kontzentrazioak deitu nahi ditugu:

- Donostia: asteazkena, ekainak 29, 19:00etan, udaletxe ondoan, bulebarrean.
- Iruñea: astelehena, ekainak 27, 20:00etan, Alderdi Popularraren egoitza parean.
- Gasteiz: astelehena, ekainak 27, 20:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan.
- Bilbo: asteartea, ekainak 28, 19:00etan, Arriagan.