Dispertsioak eragindako bosgarren ezbeharra salatzeko prentsaurrekoa eta kontzentrazioak deitzen ditu Etxeratek.

 

ETXERAT. Euskal preso politiko baten senideek ezbeharra izan dute gaur bueltako bidean, bisita egin ostean. Senideek derrigorrean inposaturik euren bizitza eskubidea gauzatzeko egin behar dituzten bidai luzeen osteko urteko bosgarren ezbeharra da hau, hirugarrena hil honetan.
Etxeratek prentsaurrekoa burutuko du asteazken honetan, hilak 15, Donostian, dispertsio politikak ezartzen duen arriskua salatzeko: makina bat istripu eta kalte fisiko, psikiko eta ekonomiko. Datozen orduetan zehaztuko dugu agerraldia egiteko tokia.
Horrez gain, istripua salatzeko kontzentrazioak eta senide horiei elkartasuna adierazteko kontzentrazioak deitu nahi ditugu:

- Donostia: asteazkena, ekainak 15, 19:00etan, udaletxe ondoan, bulebarrean.
- Iruñea: astelehena, ekainak 13, 20:00etan, Alderdi Popularraren egoitza parean.
- Gasteiz: astelehena, ekainak 13, 20:00etan, Andra Mari Zuriaren plazan.
- Bilbo: asteartea, ekainak 14, 19:00etan, Arriagan.