Dispertsioak eragindako istripu berria salatzeko prentsaurrekoa deitzen du Etxeratek

ETXERAT. Euskal preso politikoen 7 senide eta 2 gidari boluntariok, ezbeharra izan dute bisitatik bueltatzen zirenean 21:30etan gertatutako istripu anizkoitz batean.

Etxeratek ezbeharraren informazioa eman eta egungo espetxe politikak inposatzen dituen arriskuen berri emateko prentsaurrekoa emango du ondorengo egunetan. Bilbo, Donostian, Iruñean eta Gasteizen ere kontzentrazioak deituko ditu. Ondorengo orduetan zehaztuko dira kontzentrazioaren orduak eta tokiak.