ETXERAT (2019-XII-23). Mont de Marsaneko espetxean dagoen Josu Urbieta Alkorta preso politiko azpeitiarra bisitatzera zihoala, kotxe istripu bat jasan zuen bere lagun batek joan zen asteazkenean, abenduak 18.
Istripua goizeko 5.40etan gertatu zen, Zestoatik Zumaiarako bidean dagoen gasolindegi baten inguruan, euskal presoaren lagunaren kotxeak aurretik zihoan kotxe baten kontra jo zuenean. Zorionez, Urbietaren lagunak ez zuen kalte larririk jasan eta ondoren, beste kotxe baten jarraitu zuen bidaia eta bisitara garaiz iritsi zen.
Ezbehar honek 2019an senide eta lagunek jasan dituzten istripuen kopurua bederatziaa igotzen du, 30 urtez 1.000 zauritu inguru eta 16 hildako eragin ditu dispertsioak senide eta lagunei egitera behartutako bidai luzeetan.
Senide eta lagunei ezarritako kondenari amaiera jartzea, dispertsioak eragindako hildakoen aitortza lortzea, salbuezpeneko neurriak bertan behera utzi eta eta presoak etxeratzea premiazkoa da, gertatutako istripua bezalakoa inoiz gehiago gerta ez daiten.