Biktimak-1

ETXERAT. Ohar honen bidez, Etxeratek, bere dispertsioaren biktimen aitorpena den ildo nagusietakoari helduz, ostiral honetan Ruben Garateren heriotzatik 14 urte betetzen direla gogorarazi nahi du. Dispertsio politikak eraginda hil zen Garate, Alcala Mecora (500 km) lagun bat bisitatzera joan eta gero.

Era berean, datorren ostegunean Barañainen Karmele Gogoan ekitaldia ospatuko dela gogorarazi nahi dizuegu, Karmele Solagurenen heriotzaren (abenduaren 6ean) benetako zergatiak aldarrikatu eta bere dispertsioaren biktima izaeraren errekonozimendua eskatzeko. Duela 12 urte hil zen Sorian, bere semea Alcala Mecora (500 km) ikustera zihoala – gerora kargu gabe absolbitua -. Bera eta bere senarrak autoa geldiarazi zuten errepidean istripua izan zuen kotxe bat laguntzeko, beste ibilgailu batek aurretik eraman zituenean. Karmele unean zendu zen, bere senarra ospitalera eraman zuten bitartean. Ez da sekula zaurietatik errekuperatu eta egun ere bere egoera oso delikatua da.

Etxeratek euskal gizartea deitu nahi du alde batetik Barañaingo Auditorioan 19:00etan ospatuko den ekitaldira joateko, eta bestetik, denok ahotsa altxa dezagun bi pertsona hauen oroimen eta aitortzagatik. Amaitzeko, gure elkartasuna eta bermea helarazi nahi diegu bi pertsona hauen sendiei.

BERRIZ ERE GERTA EZ DADIN