ETXERAT (2020-VII-1). Pili Arsuaga eta Fontso Isasi laudioarrak zendu zirenetik 30 urte betetzen dira gaur. Pili eta Fontso kotxe-istripu baten eraginez hil ziren, Ourenseko espetxean, Maribi, alaba eta laguna, bisitatzera zihoazela.

Beraz, dispertsio politikaren biktimak dira. Pili, Fontso eta gainontzeko 14 heriotza biktimen memoria eta aitortza aldarrikatzen dugu. Eta, berriz ere gerta ez dadin, urrunketaren bukaera ezinbestekoa da. Pili eta Fontso gogoan ditugula, haien senide eta gertukoei gure maitasuna ete gure elkartasuna helarazi nahi dizkiegu. Pili eta Fontsoren omenez, ekitaldi bat gauzatuko da datorren uztailaren 18an, 13:00etan, Laudioko Udaletxe plazan.

pili eta fontso.jpg