karmele argazkia.jpg

ETXERAT (2020-XII-6). Gaur, abenduak 6, oroimena lorez jantzi dugu. Eguraldi txarrak ez digu lagundu, baina Karmele-ren omenez Barañainen dagoen monolitoan batu gara berriro ere. Karmele Solaguren gogoratzeko, bere memoriaren izenean, lore eskaintza egin dugu.

2004ko abenduaren 6an Madrilgo Alcala Meco espetxera bidean, semea ikustera zihoala, auto batek harrapatuta hil zen Karmele eta bere senarra larri zauritua suertatu zen. Azkenengo 30 urtetan dispertsioak eta urrunketak 16 hildako eragin ditu, aitortuak izan ez diren 16 biktima.

Memoriaren izenean eta aitortza lortzeko helburuarekin, dispertsioaren beste 15 biktimak ere gogoratu nahi ditugu gaur: Rosa eta Arantza, Jose Mari, Leo, Sara, Iñaki eta Argi, Mari Carmen, Pilar eta Alfonso, Antxoni, Iñaki Asier, Ruben, eta Natividad.

Gogoan zaitugu Karmele, ez zaitugu inoiz ahaztuko!