ETXERATJoan den asteburuan euskal preso politiko ondarrutarra den Asier Badiola bisitatu ondoren bi ondarrutarrek auto istripua jazan zutela eta, Ondarroako Udalbatzak dispertsio politikaren eta urruntzearen berehalako desaktibazioa eskatu du aho batez (EH Bilduren zortzi bozka eta EAJren lau bozka).

Ondarroako Udalbatzak pertsona guztien giza eskubideak errespetatzea exijitu du, aldiz dispertsioa eta urruntasunak presoen senideak kaltetu eta oinaze gehitu batera zigortzen ditu.

                 

Udalak, halaber, dispertsio politikarekin amaitzeko eskaera Frantzia eta Espainiako gobernuei eta baitaespetxe erakundeetako arduradunei helaraziko zaiela onartu du. Ondarroako Udalbatzak dio sakabanaketa politikak arrazoi politikoei erantzuten diela eta horren kalteak ez dituela soilik presoak jasaten. Politika horrek zuzen eragiten die senide eta lagunei ere. Beharrezkoa ez den zigor bat da; politika horrek ez du inoiz zentsurik eduki eta ez dio mesederik egin preso diren pertsonen errotze sozialari.                                                              

Dispertsio politika indarrean mantentzeagatik, aurten bederatzi zauritu izan direla gaineratu du Ondarroako Udalbatzak. Joan den asteburuan istripua eduki duten bi lagunak “herri honetako bizilagunak dira, eta 647 kilometrotara dagoen Picassent espetxean bisita bat egitetik zetozen” baloratu du Udalbatzak.

ondarruuuu.jpg